Skip links

Sara Torres: «Desioarentzako ainguralekuak behar ditugu»

Sara Torres idazleak gaztelerazko literaturaren zaleen arreta erakarri zuen ‘Lo que hay’ eleberriarekin, eta pentsamendu erotikoa «desheterosexualizatzeko» bideei eskainitako saiakera bat kaleratu du orain: ‘El pensamiento erótico’. Bilbon aurkeztu du.

IÑIGO ASTIZ

«Ama hiltzen ari zen bitartean, ni maitasuna egiten ari nintzen». Poeta gisa hasi arren, duela lau urte, Lo que hay nobelarekin hasi zuen bere prosako ibilbidea Sara Torres idazleak (Xixon, Espainia, 1991), eta testua abiatzen duen lehen esaldi horrekin berehala piztu zuen gaztelerazko literaturaren irakurleen arreta. Bere amaren heriotzarekin eta bere maitaleekin bizitakoak harilkatzen ditu liburuko narratzaileak nobelan. Eta bi mutur horien arteko tentsioan, sexuaz, heteroarauari izkin egiten dioten maitasun ereduez, familia harremanez, gaixotasunaz, zaintzez, eta, oro har, doluaz egindako gogoetak txertatzen ditu idazleak. Estreinaldi arrakastatsu horren ostean heldu zen La seducción eleberria, 2024an, eta kaleratu berri du bere lehen saiakera: El pensamiento erótico.

Egileak berak liburuaren hitzaurrean onartzen duenez, pentsamendu erotikoa «desheterosexualizatzeko» aukera aztertzeko saiakera bat da liburua, eta, Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan egin du hura aurkezteko bira zabalaren lehen saioetako bat, Katixa Agirre idazleak lagunduta. Bertan izango zela iragarri eta ordu gutxira amaitu ziren sarrera guztiak, eta goraino betetako areto hori bera izan daiteke idazleak gaur egun jasotzen duen harrera beroaren erakusgarri argienetako bat.

«Pentsamendu poetikoak eta erotikoak zabaldu egiten ditu oinordetzan jasotako inertzia hertsagarriak». Torresek hala azaldu zuen oinordetzan jasotakoaren eta hari izkin egiten dioten alternatibak bilatzearen arteko tentsioa Bilboko aurkezpenean. Azaldu zuenez, funtsean errealitatea eta irudimena antolatzeko ordena bitarra eskaintzen du mundua gidatzen duen ordena heterosexual eta produktiboak, eta, haren hitzetan, erosek eskain dezake bestela pentsatzen, maitatzen eta bizitzen saiatzeko indarra. «Eros heteropatriarkalarenaz erabat bestelako kontakizun bat egiten saiatu naiz».

Sigue leyendo.

Fuente: Berria.