Skip links

Patricia Martinez Redondo: «Ezin da abstinentzia baldintza moduan jarri indarkeriatik babesteko zentroetan egoteko»

Drogak kontsumitzeko arrazoiak eta adikzioak gainditzeko prozesuak ez dira berdinak emakumeengan eta gizonengan. Tratamenduetan genero ikuspegia txertatzeko bidean, Martinezentzat ezinbestekoa da kontuan hartzea bortxak andreen bizitzetan duen eragina.

MAITE ASENSIO LOZANO

1990eko hamarkadan hasi zen Patricia Martinez Redondo (Vallecas, Madril, 1976) droga mendekotasunaren alorrean lanean, artean emakumeentzako berariazko baliabiderik ez zegoenean. Antropologo eta gizarte hezitzaile gisa, irmo defendatu du genero ikuspegia aplikatzea andreen arretan: «Feminismoak irakatsi diguna tratamenduetara eraman behar dugu: eraginkorragoa da eta artatzen ditugun pertsonen bizitzak hobetzen ditu». Bilbon izan da berriki, La Sinsorga kulturgune feministan, gaiari buruzko ikastaro bat ematen.

«Drogak ez dira ez onak ez txarrak; haiekin erlazionatzen gara». Zer esan nahi duzu horrekin?

Kontsumoaren beraren gaineko estigma kentzean datza. Drogak gizadiaren parte izan dira beti, kultura eta garai historiko askotan. Jendeak esan ohi du droga guzti-guztiak direla txarrak, neurri berean, baina substantzia batzuek erabilera terapeutikoak dituzte, beste batzuk plazerez har daitezke… Egiaz, drogak onak ala txarrak diren pentsatzerakoan, substantziari baino gehiago, abaguneari erreparatu beharko genioke: garai historikoa, norbere egoera pertsonala, kontsumo mota, erabilera…

Baina droga batzuek besteek baino ospe txarragoa dute…

Noski. Alkohola legezkoa da, eta kontsumoa normalizatuta dago, baina elementu materialari erreparatuz gero, ez dago hari lotutako erabilera terapeutikorik. Kontrara, beste substantzia batzuek estigma handia dute, batez ere, abagune historiko eta sozialagatik. Izan ere, kontsumo guztiak dira kontestualizatuak: ez da berdin heroina kontsumitzea orain edo 1980ko urteetan; eta ez da berdin klase altukoek kontsumitzen duten heroina, kalitate handikoa baita, edo jende pobretuak hartzen duen heroina nahastua.

Jarraitu irakurtzen.

Fuente: berria.eus/.