Skip links

María de Maeztu euskal jatorriko lehen pedagogoetako bat izan zen

MARÍA DE MAEZTU EUSKAL JATORRIKO LEHEN PEDAGOGOETAKO BAT IZAN ZEN. BIZIA EMAN ZION EMAKUMEEN HEZKUNTZARI, FORMAZIO INTELEKTUAL GARAIKIDEA ESKAINIZ ETA ORDUKO EMAKUMEEK GIZARTEAN ZUTEN GARRANTZIA AZPIMARRATUZ. FEMINISTA, KATEDRATIKOA ETA XX. MENDE HASIERAKO MADRIL AZTORATU ZUEN RESIDENCIA DE SEÑORITAS EMAKUMEEN ZENTROKO ZUZENDARIA IZAN ZEN

María de Maeztu Gasteizen jaio zen, 1881eko uz-tailaren 18an. Pribilegioz beteriko etxean sortua, María Juana Whitney (Nizan jaiotako aristokrata britainia-rren alaba) eta Manuel de Maezturen ( jatorri euskalduna zuen ku-batar diruduna) alabetako bat izan zen.Bikoteak bost seme-alaba izan zituen, eta bizitza erosoa izan zuten, aitak Kuban zituen negozioen gainbehera iritsi zen arte. Karibetik zetozen albisteen berri izan bezain pronto, Manuel de Maeztu Kuba-ra joan zen, familiak bertan zituen enpresak salbatzeko asmoz. Hala, Juana etxearen eta bost seme-alaben zaintzaren arduradun gelditu zen Gasteizen.

Bitartean, María de Maeztu haurrak lehen mailako ikasketak burutu zituen, sekulako trebetasunarekin. Amak, emakume ireki eta modernoa, hasieratik babestu zuen alabaren ibilbide profe-sionala, eta 15 urterekin Gasteizeko Escuela Normal de Maestra-sera bidali zuen. Bi urte geroago, Mariak irakasle titulua eskuratu zuen bertan.Ikasketak bukatuta, Maeztu-Whitneytarrek euren lehen krisi go-gorra bizi izan zuten: Manuel de Maeztu bat-batean hil zen, Ku-ban. Familiak aitaren herentzia jasotzeko arazoak izan zituen, eta Gasteizeko etxea mantentzea oso garestia zenez, amak Bilbora joateko erabakia hartu zuen.

Bizkaiko hiriburuan finkatuta, Juana Whitney etxez etxeko ingeles eskolak ematen hasi zen, bere akademia propioa sortzera anima-tu zen arte. Academia Anglo-Francesa (gerora, Academia Maeztu) jarri zioten izena, eta izandako arrakasta tarteko, denbora gutxian hainbat egoitza izatera iritsi zen. Bertan, Juanak ingeles klaseak ematen zituen, eta Ángela alabak, ostera, frantsesa erakusten zuen. Akademiak sona handia eskuratu zuen, eta garaiko intelektual eta politikari ezkertiarren alabetako asko bertatik igaro ziren. Besteak beste, Indalecio Prieto buruzagi sozialista ezagunak bertara era-man zituen bere bi alabak.

1902an, Maria de Maeztuk irakasle plaza eskuratu zuen Santande-rren, eta Bilborako lekualdatzea eskatu zuen, familiarekin bizi eta ama eta ahizpari akademiarekin laguntzeko. Tokialdatzea onartuta, etxera bueltatu zen María, eta amaren akademian aritu zen lanean.Gainera, esleitu zioten irakasle plaza hartu zuen, garaiko Escuela de Párvulos de Las Cortes zentroan. Bilboko San Frantzisko auzo mar-jinalean kokatuta (egun, Bilbo Zaharra), baliabide urriko zentroa zen Gorte kalekoa. Iritsi eta denbora gutxira, Mariak erronka argia jarri zion bere buruari: eskola haurren eta familien arnas gune bihurtzea. Kantina eta komunak eskatu zizkion Udalari, eta ikastetxeko lehen udalekuak antolatu zituen.

Maeztuk Madrilen sortu berria zen eskola pedagogiko baten berri izan zuen orduan, eta erakunde berri horrek proposatzen zituen pedago-gia tresna garaikideak Gorteko eskolan ezartzea erabaki zuen. Eskola horrek Irakaskuntza Askearen Instituzioa zuen izena eta honakoak zi-ren euren metodoaren ezaugarri nagusiak: ikaskuntza aktiboa, zigor tradizionala baztertzea, inguruarekin harremana sortzea eta familiak hezkuntzara hurbiltzea.Eskolako zuzendaria zela, ikastetxearen forma aldatzen jarraitu zuen, ikastea prozesu atsegin eta aberasgarri bihurtzeko asmo argiarekin. Hala, bere neba Gustavori (margolari kostunbrista) eskolako hormak marrazki eta poemekin apaintzeko eskatu zion. Gainera, Mariak bere soldataren zati bat zentrorako gordetzen zuen, oihalak eta higiene-rako produktuak erosi eta beharra zuten umeen artean banatzeko.

Irakasleak eskola herritarrei gerturatzea lortu zuen, auzotarren ai-tortza eta errespetua irabazita. Izan ere, garaian kontatzen zutenez, inguruko putetxeetako arduradunek (meatzaritzarekin batera au-zoaren ekonomia sustatzen zuten negozioek) jarduna eteten zuten eskola ordutegian, ikasleei enbarazurik ez egiteko. 1903an, Maeztuk zentroa utzi zuen, kanpoan ikasteko baimen berezi bat eskatuta.

Hamar urtez, irakasleak Filosofia eta Letren ikasketak burutu zi-tuen, lehenengo Salamancan eta gero Madrilen. Gero, Filosofian espezializatu zen, Madrilgo Universidad Centralen. Ikasketak amai-tuta, irakasle numerario izendatu zuten Kadizko Escuela Superior de Maestras zentroan, eta hilabete batzuk eman zituen bertan.

Madrilen, Ramiro de Maeztu nebak, 98ko belaunaldiko idazle eza-guna, Miguel de Unamuno eta Jose Ortega y Gasset aurkeztu ziz-kion. Azken hau, gainera, Mariaren irakaslea izan zen Magisteritzako Fakultatean, eta elkarrenganako miresmenean oinarritutako harre-mana eraiki zuten urteen poderioz.

María Junta para Ampliación de Estudios e Investigaciones Cientí-ficas (JAE) erakundeko kide izan egin zen, eta Erresuma Batua, Bel-gika, Suitza eta Italiara ikasten joateko bekak lortu zituen bertan. Bidaia horietan, herrialdeotako eskola eta metodologiak ezagutu zi-tuen, haur hezkuntzan eta emakumeen ikastetxeetan fokua jarrita.

Bekoi esker, ingelesa, frantsesa eta alemaniarra ikasi zuen, guztiz menperatzera heltzeraino. Umetatik hainbat hizkuntza entzutera ohi-tuta, Mariak Europako beste herrialde batzuetan garatuta zituzten pedagogia metodoen inguruko liburuak gaztelaniara itzuli zituen.

1915ean, Maeztuk Residencia de Estudiantes deituriko emakumeen talde bat sortu zuen, beste hainbat kideren laguntzarekin, Madrilgo Fortuny kalean. Zentroa Residencia de Señoritas izenez eman zen ezagutzera, eta Madrilen zeuden ikasleei babesa eskaini eta kanpo-tik zetozen 17 urtetik gorako neskatoei laguntza emateko sortu zuen Maeztuk.

Urte gutxiren bueltan, zentroa asko hasi zen, 300 ikasletik gora hartzera iristeraino. Tokia handitzeaz gain, eskaintzen zituzten zerbitzuak gero eta oparoagoak ziren: ostatua, jatekoa, konfe-rentziak, antzezlanak, hitzaldiak eta pedagogia ikasketa osaga-rriak… Gainera, gure protagonistak ordaindu ezin zuten ikasle-entzako prezio bereziak eskaintzen zituen, baita bekak ere.

Erresidentziaren hedapenaren baitan, Susan Huntington Instituto Internacional de Madrideko zuzendariarekin bildu zen gure protago-nista, kale berean zeuden bi zentroak batu eta ikasleen arteko ha-rremana sustatzeko. Elkartze horren baitan, Instituto Internacional de Madriden zeuden emakume estatubatuarren eta Residencia de Señoritaseko espainiar ikasle eta irakasleen arteko urteetako kola-borazioa sortu zen.

Bigarren Errepublikan, garaiko emakume ikasleen erreferentziazko bilgune bihurtu zen erresidentzia. Maeztuk XX. mende hasierako Es-painiaren aldaketa politikoan eragin handia izan zuen emakume tal-de bat elkartzea lortu zuen. Horien artean zeuden Concha Méndez poeta, Victoria Kent eta Matilde Huici abokatuak, Francisca Bohigas errepublikar diputatua, María Luz Morales kazetaria, Felisa Martín Bra-vo fisikaria, Maruja Mallo artista eta Cecilia García de Cosa medikua.

Egoiliarrez gain, erresidentziak mundu osoko emakume garrant-zitsuak hartu zituen; tartean, Gabriela Mistral txiletar poeta, Marie Curie poloniar fisikari eta kimikaria eta Maria Montessori italiar pe-dagogo ezaguna

XX. mende hasierako hamarkadetan, María de Maeztu ekintzaile fe-minista ezagunenetariko bat izan zen. Sufragio unibertsalaren alde-ko agertu zen beti eta emakumeen hezkuntza eskubidea bermatze-ko borrokatu zen. Are gehiago, Emakume Unibertsitarioen Espainiar Federazioko presidentea eta aurretik aipatutako JAE erakundeko emakume batzordekide bakarra izan zen, hainbat urtez.

1927an, Primo de Riberaren diktadura bukatzeko hiru urte falta zi-renean, María de Maeztuk bere lehen kargu politikoa hartu zuen: Asanblada Nazionaleko Hezkuntza saileko kidea izan zen. 30eko hamarkadan zehar, Instrukzio Publikoko Kontseiluko batzordekidea eta Ikasketa eta Kultura Kontseilu Nazionaleko kidea izan zen.

1932an, Maeztuk unibertsitaterako saltoa eman zuen, Madrilgo Central unibertsitatean, Filosofia eta Letren Fakultatean ireki be-rria zen Pedagogia sailean. Lau urteren bueltan, katedratiko izendatu zuten, aurretik Emilia Pardo Bazanek soilik eskuratutako titulua. Hala ere, pedagogo ez zen kargu berria hartzera iritsi, Gerra Zibila hasi eta gutxira unibertsitatea eta erresidentziaren zuzendaritza utzi baitzituen.

Ramiro de Maeztu , Mariaren neba, idazlea, eskuin muturreko ideologoa, tradizionalista, monarkikoa eta militarista zen, eta ge-rrako lehen urtean atxilotu zuten. Kartzelaratu eta bi hilabetera, juiziorik gabe fusilatu zuten, Aravacako hilerrian.

Yorkera exiliatu zen 1937 bukaeran. Denbora gutxi eman zuen bertan, heldu eta hilabete gutxira Buenos Airesera joateko gonbidapena jaso baitzuen. Baiezkoa emanda, Argentinako hiriburura joan zen Maeztu, hitzaldien ziklo bat ematera

Urte berean, Buenos Aireseko historia kongresu batera joateko gonbidapena jaso eta bertara bidaiatzea erabaki zuen. Espainiatik zetozen gerra testuinguruko albiste gordinen artean, Maeztuk kon-ferentzia arrakastatsuak eman zituen Argentinako hiriburuan.

New Yorkera bueltatzeko asmoa zuen arren, Mariak Buenos Airesen gelditzea erabaki zuen, bertan ikasle erresidentzia bat sortzeko propo-samena jaso ostean. Bertan bizi izan zen bitartean, Maeztuk Hezkunt-zaren Historia irakatsi zuen Buenos Aireseko Unibertsitatean.

Gure protagonistak idazteko eta publikatzeko baliatu zituen erbes-tean emandako urteak. Hala, pedagogiaz eta kulturaz idatzi zuen, baita gizarteak eta moralitateak hezkuntzan duten eraginaz ere.

Horrez gain, bere bizitzako azken urteetan, Ramiro nebaren idatzi politi-koak bildu eta publikatzeko lanean aritu zen, inoiz gertatu ez zen arren.

1944an, María Lizarrara itzuli zen (aitaren familiaren herria), seni-deekin elkartzeko. Handik Madrilera egin zuen, bere egoera adminis-tratiboa erregulatu eta irakasle titulua berreskuratzeko. Urtebetez, Ávilako Escuela Normal de Magisterio zentroko Pedagogiako irakas-le numerario lanetan aritu zen.

Residencia de Señoritasen zuzendaritza berreskuratzen saiatu zen arren, frankismoak ez zion utzi, Ramiro nebaren eta familiako beste kide askoren posizionamendu politiko argia kontuan izan gabe, Mariaren iragan politikoa “zalantzagarria” zelakoan.

Pedagogoak Buenos Airesera itzultzeko erabakia hartu zuen, eta lau urtez bizi izan zen bertan, irakasle lanei eutsita, Buenos Aire-seko enbaxadako kultura ordezkari gisa.

María de Maeztu 1948ko urtarrilaren 7an zendu zen, enbolia ba-tek jota, Mar del Platan. Bere heriotzaren albistea ziztu bizian zabaldu zen argentinar hedabideen artean, eta atoan iritsi zen Atlantikoaren beste aldera. Ya eta ABC espainiar egunkariek Ma-riaren ibilbide profesionaleko lorpen handiekin ondutako eskela lan-dua argitaratu zuten. Astebete igarota, bere omenezko hileta sorta antolatu zen Madrileko hainbat elizetan. Maeztuk berak bihotzeko gaitz bat atzeman zioten unean idatziz utzi zuenez, familiak Maria-ren gorpua aberriratu zuen. Lizarran hilobiratu zuten,1948ko otsaila-ren 8an, familiako beste hainbat kiderekin batera.