Proyección del documental «Gurean» · Animalien erabilera Euskal Herriko jaietan
Zer gertatzen da herri-tradizioak beste animalia batzuen sufrimenduaren gainean eraikitzen direnean? Ohiturak noraino justifikatzen ditu gutxitan zalantzan jartzen ditugun praktikak? Askekintza kolektibo animalistak egindako dokumentala da Gurean, eta Euskal Herriko hainbat herritan lau urtez egindako ikerketa eta grabazioen emaitza da. Herri- jaietako eta animalien ustiapeneko irudien bidez, kulturaren, tradizioaren eta animalien esplotazioaren arteko harremanaz hausnartzeko […]